Suaren bueltan, dantza eta festa

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 16:45

Atzo, San Juan bezpera, giro ederra sortu zen plazan, San Juan suaren bueltan. Itsasiko dantzariek hainbat dantza egin zituzten suaren bueltan, hala nola San Juan doinua eta Xabi Solanoren Erre zenituzten dantzatu zituzten. Gero, herritarrak ere batu ziren dantzara; besteak beste, Polka dantzatu zuten dozenaka lagunek. Honako hau atzoko ekitaldiko irudiekin osatutako bideoa da.