Kirol Patronatuak asteazkenean zabalduko du datorren ikasturterako kirol jardueretan izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 14:39
Pilates saio bateko irudia. (Azpeitiko Udala)

Irailean hasiko dira ikastaroak, eta igerilekuan eman beharko da jardueretarako izena. Besteak beste, pilates, core, mantentze gimnasia, zunba, total training, cycling, TRX, intentso-30 eta igeriketa saioak eskainiko dituzte. Uztailean doako hainbat saio eskainiko dute.

Azpeitiko Kirol Patronatuak dagoeneko prest du datorren ikasturterako kirol jardueren eskaintza, eta asteazkenean zabalduko du ikastaroetan izena emateko epea; izan ere, 2019-2020 ikasturtean lehen aldiz, irailean hasiko dira jarduerak. Besteak beste, pilates, core, mantentze gimnasia, zunba, total training, cycling, TRX, intentso-30 eta igeriketa saioak eskainiko dituzte datorren ikasturtean, eta horietarako izena igerilekuko harreran eman beharko da.

Gainera, ikastaroak nolakoak diren probatzeko aukera izango dute herritarrek uztailean. Hain zuzen ere, doako hainbat saio ireki eskainiko ditu Kirol Patronatuak:

  • Zunba-fitnes: uztailaren 2an asteartea, 18:30ean.
  • Intentso-30: uztailaren 2an eta 3an, asteartean eta asteazkenean, 17:30ean.
  • Total training: uztailaren 2an, asteartea, 20:00etan.
  • Core: uztailaren 3an, asteazkena, 18:00etan.

Hona hemen, datorren irailetik aurrera eskainiko dituzten ikastaroen gaineko informazio taula: