Enparan kalean Korputz jaiak ospatu dituzte

Uztarria.eus 2019ko eka. 23a, 20:00

Enparan kaleko bizilagunek Korputz jaiak ospatu dituzte gaur, igandea. Ohiko moduan, suziria botata eta txistularien kalejira eginda hasi dituzte kaleko festak. Ondoren, berriz, meza egin dute Frantziskanetako elizan, eta segidan, mokadua egiteko aukera izan dute herritarrek. Eguerdian, dozenaka lagun Baigerako jatetxean elkartu dira bazkaria egiteko, eta bazkalostea Eneritz Artetxe eta Jokin Uranga bertsolariek girotu dute. Gainera, urteroko legez, Enparan kaleko hiru bizilagun omendu dituzte festen antolatzaileek. Aurtengoan, Ana Mari Egurzak, Tomas Geretak eta Jose Antonio Azpiazuk jaso dute omenaldia.

Hona hemen, bazkariko irudi batzuk: