Plaza jendez goraino bete zen atzo 'Azpeitia Oholtzan' ikuskizunarekin

Uztarria.eus 2019ko eka. 23a, 13:01

Plazan jendetza bildu zen atzo, zapatua, Azpeitia Oholtzan ikuskizuna zela eta. 21:30ean hasi zen dantza eta musika emanaldia, eta ikusmin handia sortu zen inguruan, agertoki handi bat jarri baitzuten plazan eta kameraz bete baitzen haren ingurua. ETBk ekitaldi osoa grabatu zuen, eta aurrerago telebistan emango du atzoko emanaldia.

Herriko hainbat talde igo ziren oholtzara, hala nola Azpeitiko Udal Musika Banda, Luis Beltza dantza suelto eskola, Dantzaki dantza taldea, Kbeat ahots taldea, Azketa ahots taldea, Julian Barrenetxea abesbatza eta Juan Antxieta musika eskola. Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen ikuskizunak, eta hainbat herritar joan zen emanaldia ikustera. Denetariko abestiak eta dantzak izan ziren ikusgai emanaldian, eta herriko musika eta dantza taldeak elkarrekin batera ikusi eta entzun ahal izan ziren plazan.

Hona hemen Azpeitia Oholtzan ikuskizuneko argazki bilduma: