Urrestillako sanjuanak 2019

Goizean goizetik hasi da festa gaur Urrestillan

Uztarria.eus 2019ko eka. 22a, 21:00

Sanjuanak bertan dira, eta urrestildarrak gaur, zapatua, goizean goizetik hasi dute festa. Aurten, lehenengo aldiz Binakako Pala Txapelketa izan da Txikuri pilotalekuan 10:00etan hasita, eta guztira, hamabi bikote inguruk eman dute lehiarako izena. Julen Aranburuk eta Eneko Aizpitartek osatutako bikoteak irabazi du pala txapelketaren finala, Oier Salegi eta Ander Mendiluzeren aurka nagusituta; irabazleek Jai Alai jatetxean otordu bat irabazi dute.

15:00etan herri bazkaria egin dute, eta ondoren, jolasen tartea izan da. Iluntzean, berriz, Errietan taldearen kontzertua izan da plazako agertokian, 19:30ean hasita. Ondoren luntxa egin dute, eta eguna ondo amaitzeko, Istilu, Silence, Garilak 26 eta El diluvi taldeen kontzertuak izan dira.

Hona hemen, Urrestillako sanjuanetako gaurko argazki bilduma: