70 bat lagun izan dira Jubilatuen Xoxoteko Egunean

Uztarria.eus 2019ko eka. 22a, 19:07

Giro bikaina lagun ospatu dute gaur, larunbata, Jubilatuen Xoxoteko Eguna. 70 bat jubilatu joan dira Xoxotera, eta mezaz, hamaiketakoaz nahiz erromeriaz gozatu ahal izan dute. Udalak, gainera, hiru lagun omendu ditu: Joxe Iturzaeta, Joxe Mari Iturzaeta eta Joxe Mari Gorrotxategi. Horiek oroigarri bana jaso dute, 25 urte daramatzatelako jubilatuak beren egunean mendirako ibilgailuetan Xoxotera igotzen eta jaisten.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)