Julian Ruizek Donostiako argazki rallya irabazi du

Uztarria.eus 2019ko eka. 22a, 11:18

Donostiako argazki rallya irabazi berri du Julian Ruiz Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak. Izan ere, epaimahaiak ebatzi du haren bilduma dela aurkeztutako denen artean onena. Rallyko egunean honako gai hauek jarri zizkieten rallyaren antolatzaileek argazkilariei: lore bat, lerro zuzena, erretratua, Olatu Talka eta kontrastea. Beheko irudietan ikus daitezke Ruizek gai bakoitzari lotuta lehiaketara aurkeztu zituen argazkiak. Guztira, 47 argazkilarik parte hartu zuten lehiaketan, eta tartean izan zen Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra ere. Hura ere ez da esku hutsik gelditu; hirugarren saria jaso du, honako lotura honetan ikus daitekeen argazki bildumari esker.

Hona hemen, Ruizek garaipena eskuratu duen argazki bilduma: