Loretokiko gimnastek erakustaldi koloretsuarekin agurtu dute ikasturtea

Uztarria.eus 2019ko eka. 21a, 14:49

Kolore biziz eta erritmoz betetako ariketekin plazaratu zuten azken hilabeteetan ikasitakoa Loretokiko gimnasta erritmikoek atzo, kiroldegian egin zuten ikasturte bukaerako erakustaldian. Benjamin aurrekoetatik senior mailakoetara arte, taldean, binaka edota banaka eskaini zituzten atzoko jaialdirako prestatuta zeuzkaten ariketak eta koreografiak, harmailetan elkartutako etxekoen eta lagunen txaloen artean.