Elizkaleko Korputz jaietako Erretz Txapelketa egingo dute bihar

Uztarria.eus 2019ko eka. 21a, 13:30

Bihar, zapatua, egingo dute Korputz jaietako XXXII. Erretz txapelketa, Mendizale tabernan; 16:00etan hasiko da txapelketa, eta lehenengo eta bigarrengo sailkatuentzat hainbat sari daude jokoan. Bikoteko hamabi euro ordaindu beharko da izen ematea.

Elizkaleko Korputz jaiak ofizialki datorren astean hasiko badira ere, bihar egingo dute urtero legez egiten duten XXXII. Erretz Txapelketa, Mendizale tabernan, 16:00etan hasita. Txapelketako bikote irabazleak eta bigarren bikote sailkatuak 120 euroko eta 80 euroko saria eskuratuko dute hurrenez hurren; horrez gain, txapeldunek eta azpitxapeldunek honako sariak eskuratuko dituzte: bi lagunentzako afaria Mendizale tabernan, garaikurra eta bi txanpain botila. Bikoteko hamabi euro ordaindu beharko dute txapelketan izena eman nahi dutenek, Mendizale tabernan eman daiteke izena, eta bihar itxiko da izena emateko epea.