Gaztetxoek Gipuzkoako Udaberri Pilota Sariko finalak jokatuko dituzte gaur Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus 2019ko eka. 21a, 10:28

Bi final izango dira, 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Lehen partidan Behar Zana 3 taldeko eta LAPKE 1 taldeko bikote banak neurtuko dituzte indarrak; bigarren finala, berriz, Txapagain eta Ilunpe 1 taldeek. Mendebaldeko finala jokatuko du Ilunpe 2 taldeak Legazpin.

Errendimendu mailako Pilotako Udaberri Sariko Gipuzkoako finalak izango dira gaur, 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Lehen partidan eskuz binaka ariko dira, kimuen bigarren mailako pilotariak: Behar Zana 3 taldeko Iparragirrek eta Barberok LAPKE 1 taldeko Amoztegiren eta Esnaolaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarren partida, berriz, infantil mailako bi bikotek jokatuko dute: Txapagain taldeko A. Otaegik eta U. Otaegik eta Ilunpe 1 taldeko Labakak eta Lizasok.

Bestalde, Mendebaldeko finalak ere jokatuko dituzte ostiralean, baina partida horiek Legazpiko Urbeltz frontoian izango dira. Lehen partidan Ilunpe 2 taldea izango da; izan ere, Gesalagak eta Ziarsolok Legazpi 1 taldeko Ugarteren eta Aizpuruaren kontra neurtuko dituzte indarrak.