Gaur bukatuko da Enparan kaleko Korputz jaietako bazkarian izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko eka. 19a, 14:55
Iazko festetako irudia.

Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte Enparan kaleko bizilagunek iganderako, eta Baigeran egingo dute bazkaria. Jatetxe horretan bertan eman daiteke otordurako izena. Ohiko legez, Enparan kaleko hainbat herritar omenduko dute bazkalostean: Ana Mari Egurza, Tomas Gereta eta Jose Antonio Azpiazu.

Enparan kalean ere festa giroa izango da nagusi igandean; izan ere, Korputz jaiak ospatuko dituzte egun osoan zehar. Ohiko moduan, suziria botata hasiko dituzte jaiak 11:30ean, eta gero, txistularien kalejira izango da. 12:00etan, berriz, meza izango da Frantziskanetako elizan, eta segidan, 13:00etan, luntxa egingo dute.

Festak segitu nahi dutenek, Baigerako jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute, eta gaur, asteazkena, da otordurako izena emateko azken eguna; Baigera jatetxean eman beharko da izena. Bazkalostean, bertsolariak ariko dira giroa alaitzen, eta ohiko moduan, Enparan kaleko hiru lagunek omenaldia jasoko dute: Ana Mari Egurza, Tomas Gereta eta Jose Antonio Azpiazu. Horiei goizeko mezaren ostean aurreskua egingo die dantzari batek.

Hona hemen, Korputz jaien egitaraua:

11:30. Itxafuegoen zirti-zarta.

Ondoren, txistularien kalejira.

12:00. Meza, Frantziskanetako elizan.

13:00. Luntxa.

14:00. Bazkaria, Baigerako jatetxean.

Gero, bertsolarien saioa.