Festa giroan agurtu du 2018-2019 denboraldia Ikasberri kirol elkarteak

Uztarria.eus 2019ko eka. 18a, 19:47

Ikasberri kirol elkarteak joan zen zapatuan egin zuen denboraldi bukaerako festa. Goizean, Oñatzera bizikleta igoera egin zuten elkarteko kide hainbatek, eta bazkaritarako Loiola hotelean elkartu ziren dozenaka lagun. Bazkal ostean, ohiko moduan, elkarteko kideek hainbat sari banatu zuten futbol taldeetako kideen artean.

Honako futbolari hauek jaso zituzten sariak:

Infantil B mutilak
  • Lan Onaren Saria: Oihan Sarasua.
  • Taldekide Eredugarria: Ekaitz Olivera.
Infantil A mutilak
  • Lan onaren saria: Adei Belar.
  • Taldekide eredugarria: Aimar Aldalur.
Infantil neskak
  • Lan onaren saria: Naroa Larrea.
  • Taldekide eredugarria: Garazi Gurrutxaga.
Kadete Maila mutilak
  • Lan onaren saria: Manex Larrañaga.
  • Taldekide eredugarria: Aitor Saez
Jubenil Maila mutilak
  • Lan onaren saria: Iker Garcia
  • Taldekide eredugarria: Oier Alkorta
Erregional Maila
  • Lan onaren saria: Iñaki Olaizola.
  • Taldekide eredugarria: Aitor Azkune.
Gorengoen Maila
  • Lan Onaren saria: Iñigo Unanue.
  • Taldekide eredugarria: Iñigo Soraluze.