'M8 eta gero zer?' tailerra egingo dute uztailean Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2019ko eka. 18a, 19:38

Joxemi Zumalabe fundazioko kideek uztaileko lehen bi egunetan eskainiko dituzte eskolak. Herritarrek hilaren 28ra bitartean eman dezakete izena.

Azpeitiko Emakumeen Txokoak udako tailerra prestatu du datorren hilerako, M8 eta gero zer? izenpean. Joxemi Zumalabe fundazioko kideek eskainiko dute ikastaroa, eta uztailaren 1ean eta 2an, astelehenez eta asteartez, eskainiko dituzte eskolak, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Interesa duenak hilaren 28a baino lehen eman dezake izena, Emakumeen Txokoan.