Amaitu dira Nuarbeko Trinidade jaiak

Uztarria.eus 2019ko eka. 18a, 11:30

Hiru eguneko etengabeko festaren ostean, agur esan zioten atzo, astelehena, Trinidade jaiei Nuarben. Eguraldi bikaina lagun, asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi izan da haur, gazte eta helduentzat, eta atzo izan zen Trinidade festen hirugarren eta azken eguna; umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada izan ziren arratsaldean, eta iluntzean Laja eta Lutxurdioren erromeriarekin batera amaitu zen jaia.

Hona hemen Nuarbeko Trinidade jaien azken eguneko argazkiak: