Iago magoaren emanaldia izango da bihar Udal Euskaltegian

Uztarria.eus 2019ko eka. 18a, 11:38
Iago magoa artxiboko irudi batean.

Udal Euskaltegian, Perdillegi kaleko 1. zenbakidun eraikinaren beheko aldean, izango da emanaldia, 18:30ean hasita. Ikasturte bukaera dela-eta prestatu dute mago azpeitiarraren ikuskizuna, eta nahi duten herritar guztiek izango dute haren saioaz gozatzeko aukera.

Udal Euskaltegiak ekitaldi berezi bat prestatu du biharko, ikasturte bukaera dela eta. Hain zuzen ere, Iago magoaren emanaldia izango da 18:30etik aurrera, Udal Euskaltegian bertan –Perdillegi 1, behea–. Herritarrentzat irekia izango da Azpeitiko magoaren erakustaldia; nahi duen orok izango du hara joateko eta ikuskizunaz gozatzeko aukera.