Elena Margüello azpeitiarrak irabazi du Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa

Uztarria.eus 2019ko eka. 17a, 14:49

Margüelloren lanak iragarriko ditu azaroan egingo diren topaketak, eta azpeitiarrak 900 euroko diru-saria jasoko du. Guztira, hamabi lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara.

Aurtengo XXXVII. Euskal Antzerki Topaketen irudia Elena Margüellok egindako kartela izango da. Azpeitiarrak egindako lanak irabazi du udalak antolatzen duen lehiaketa, beraz, bere kartelak emango du azaroan egingo dituzten topaketen berri. Horrez gain, 900 euroko diru-saria ere eskuratu du Margüellok. 

Aurten, hamabi lan aurkeztu dira lehiaketara, eta horiek jendaurrean egon dira atzora arte Foru Ibilbideko Udal aretoan. Hain zuzen ere, erakusketan botoa eman dutenen eta epaimahaiaren iritziak kontuan hartu ditu Udalak lehiaketaren irabazlea erabakitzerako orduan.