Laxaro Azkuneri aitortza, Nuarbeko Trinidade jaietan

Uztarria.eus 2019ko eka. 17a, 14:44

Asteburuan festa giroa izan da nagusi Nuarben, zapatuan hasi ziren Trinidade jaiak, eta nuarbetarrek Laxaro Azkune omendu zuten zapatuko herri afarian, hark Nuarbeko sokatira taldearen inguruan idatzi duen liburua dela eta. Azkunek egindako lana eskertzeko, Nuarbeko sokatiralariek eta auzotarrek bi bertsoz osatutako oroigarri bat oparitu zioten Azkuneri.

Joan den martxoan aurkeztu zuen Laxaro Azkunek Nuarbeko sokatira taldearen inguruko liburua, Sanagustin kulturgunean. Hainbat herritar bildu zen Nuarbe 29 urteko soka liburuaren aurkezpenean, eta bertan Azkunek azaldu zuen "ohorea" eta "erantzukizuna" izan zela Nuarbeko taldearen historia idaztea.

(Argazkia: Ibon Errazu)