Xabier Irujo historialari venezuelarrak Gernikako bonbardaketaren inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo, igandea, Basazabal jauregian. Gernika Geneology of a lie - Gernika gezur baten genealogia - liburua argitaratu du aurten Irujok, eta atzo hitzaldira bertaratu zirenek, 1937an Gernikan gertatu zenaren inguruan historialariak bildutako hainbat datu esanguratsuren berri jakin ahal izan zuten. Urolako Napar Zuzterrak elkarteak antolatu zuen hitzaldia.
(Argazkia: Maite Garmendia)