Urrestillako sanjuanak 2019

Giro ederrean ospatu dute Jubilatuen Eguna Urrestillan

Uztarria.eus 2019ko eka. 17a, 11:51

Festa giroa izan da nagusia asteburuan Urrestillan. Ohi bezala, sanjuanen atarian hainbat ekitaldi egin dituzte Urrestillan, eta San Juan krosaren ondoren, atzo, igandea, Jubilatuen Eguna ospatu zuten auzotarrek. Jubilatuek hamaiketakoarekin hasi zuten beraien eguna, eta ondoren, bazkaltzeko elkartu ziren guztiak. Bazkalostean, berriz, kantaldiaz gozatzeko aukera izan zuten han elkartu ziren dozenaka adinekoek, eta giro ederrean igaro zuten eguna. Omenaldiaren urteroko tartean, Maria Udabek jasodu aurtengo aitortza.

Datorren asteburuan hasiko dituzte Urrestillan sanjuanak, eta ostiraletik hilaren 26ra bitartean, hamaika ekintzez gozatzeko aukera izango dute hango bizilagunek.

(Argazkiak: Urrestillako Festa Batzordea)