Atletismoko Munduko Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu du Asier Cuevasek

Uztarria.eus 2019ko eka. 16a, 20:39

XXXIX. Ciudad de Santander 50 kilometroko lasterketa irabazi zuen atzo, zapatua, Asier Cuevas atletak. Kantabriako hiriburuan jokatu zuten lasterketa korrikalariek, eta Azpeitiko bizilaguna 3:03.52 denborarekin helmugaratu zen. Lasterketa irabazi ez ezik, M45 kategorian marka berria ere ezarri zuen Cuevasek. Era berean, atzoko emaitzari esker Atletismoko Munduko Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu zuen korrikalariak. Irailean jokatuko dute txapelketa hori, Errumaniako Brasov hirian.

(Argazkia: