Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek ikasturte amaierako jaia egin zuten atzo

Uztarria.eus 2019ko eka. 16a, 12:40

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasle, irakasle eta gurasoek ikasturte amaierako festa egin zuten atzo, zapatua, Ikastolan bertan. Goizean goiz hasi zituzten ospakizunak; 11:00etan suziria bota zuten, eta pregoia irakurtzeaz batera hasi ziren gainontzeko ekitaldiak.

Eguerdi partean, kantuen ekitaldia izan zen, eta ondoren DBH eta Batxilergoko ikasleen orla banaketa egin zen. Bazkalaurrean, herri kirolak, tailerrak, eta antzerki emanaldia izan ziren ikasleen gozamenerako, eta behin antzerkia amaituta bazkaria egin zuten Ikastolako gimnasioan ikasle, irakasle eta gurasoek. Arratsalderako, beste horrenbeste ekitaldi antolatu zuten Ikasberriko kideek guztien gozamenerako; Iago magoaren ikuskizuna, karaokea, eta hainbat jolas eta tailer izan zen arratsalde osoan zehar. Ondoren, mus txapelketa izan zen, eta egunari bukaera ederra emateko, Kupela taldeak emanaldia eskaini zuen 18:30ean hasita.

Hona hemen Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasturte amaierako jaiko argazki bilduma: