Eguraldi ona lagun, ehunka herritar bildu da IV. Getariako Txakolinaren Egunean

Uztarria.eus 2019ko eka. 15a, 17:00

Eguraldiak ez du hutsik egin, eta hainbat herritar gerturatu da gaur, zapatua, Perez Arregi plazara IV. Getariako Txakolinaren Egunera. 12:30ean hasi dira Txakolina banatzen, eta baita euskal bildots nahiz Idiazabal gazta pintxoak ere. Postuak ireki bezain pronto, ehunka herritar agertu da Perez Arregi plazara jan-edanera, eta ilara luzeak sortu dira bildots pintxoak dastatzeko. Giroa alaitzeko, kantuan ibili dira Xendarineko ahizpak.

Aurtengo edizioan, honako hamalau upategi hauetan ekoitzitako txakolina dastatzeko aukera izan da: Agerre (Getaria), Akarregi Txiki (Getaria), Ameztoi (Getaria), Arbela (Aia), Basa Lore (Zarautz), Katxiña (Orio), Rezabal (Zarautz), Elkano (Getaria), Mokoroa (Zarautz), Roke Eizagirre (Zarautz), Sagarmiña (Mutriku), Txomin Etxaniz (Getaria), Zudugarai (Aia) eta Urkizahar (Beizama). Beraz, Gipuzkoako herri askotan ekoitzitako txakolina probatu ahal izan da gaur. Bestetik, Azpeitian ekoitzitako lau gazta dastatu ahal izan dituzte herritarrek: Premietxeberri, Berastegi, Galarraga eta Abel Segurolarena. 

Hona hemen IV. Getariako Txakolinaren Eguneko argazki bilduma: