Ignaziotar Bidearen lehen etapa egin dute hainbat lagunek

Uztarria.eus 2019ko eka. 15a, 14:15

Azpeitia eta Manresa (Katalunia) lotzen dituen Ignaziotar Bidearen lehen etapa egin dute hainbat lagunek gaur goizean. Ignaziotar Lurraldea turismoa sustatzeko egitasmoaren barruan antolatu dituzte lehen bi etapak egiteko txangoak; gaur egin dute lehena eta bihar bigarrena. Gaurkoan Loiolatik Zumarragako Antioko baselizara joan dira ibiltariak 19,5 kilometroko bidea osatuta. Bihar, berriz, Zumarragatik Arantzazura arteko ibilbidea osatuko dute.