Dozenaka emakumek jai giroan agurtu dute ikasturtea

Uztarria.eus 2019ko eka. 15a, 10:57

Ikasturtea amaitzearekin batera, urteroko jaialdia egin dute herriko dozenaka emakumek Sanagustin kulturgunean. Emakumeen Txokoan Jabetza Eskolen barruan egin dituzten ikastaroetan eta ekintzetan parte hartu duten lagunek ikasitakoaren emaitza plazaratzeko atzo, ostirala, egin zuten festa, eta ohi bezala, han parte hartu zutenek giro onean agurtu zuten 2018-2019 sasoia. Bakean dagoena bakean utzi umorezko bakarrizketarekin hasi zuten jaialdia, Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen eskutik. Hura amaitzean, bertso poteo feminista egin zuten herriko kaleetan zehar, eta Julene Iturbe, Maddi Aiestaran eta Lierni Rekondo bertsolariak arduratu ziren saioa girotzeaz. Berriz kulturgunean elkartu ziren dozenaka emakume afaritarako eta sabela bete ostean gitarra saioarekin amaitu zuten jaialdia.