Hasi da infantil nesken Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2019ko eka. 14a, 20:09

Gaur, ostirala, hasi da infantil nesken Azpeitia Cup txapelketa, Garmendipeko futbol zelaietan. Gaurtik igandera bitartean Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako 36 taldek jokatuko dituzte norgehiagokak, hala nola Realak, Eibarrek, Lagun Onakek, Anaitasunak, Ikasberrik, Zumaiakok, Athleticek, Bartzelonak, Rayok, Valentziak nahiz Betisek.

Sei taldez osatutako sei multzotan hasi dira ligaxka jokatzen, eta hamasei sailkatuko dira igandeko azken fasera. Bihar, 09:00etatik 20:00etara bitartean izango dira norgehiagokak, eta igandean 09:00etatik aurrera. Igandean, 12:10ean hasita izango dira finalerdietako bi neurketak, eta 13:15ean jokatuko dute finala.