'Go!azen' telesaileko kideek 'Zatoz gurekin!' bideoklipa grabatuko dute astelehenean Esklabetan

Uztarria.eus 2019ko eka. 14a, 17:56

10:00etarako jarri dute hitzordua, eta han izango dira, besteak beste, Josu Bilbao ETBko fikziozko edukien arduraduna, Javier Garcia de Vicuña nahiz Itziar Gomez Go!azenen bosgarren denboraldiko zuzendariak eta denboraldi horretan parte hartuko duten aktoreak. Telesailaren bosgarren denboraldiko grabaketak asteartean hasiko dituzte.

Go!azen telesaileko kideek Zatoz gurekin! kantaren bideoklipa grabatuko dute astelehenean Esklabetako komentuan eta inguruetan. 10:00etarako jarri dute hitzordua, eta han izango dira, besteak beste, Josu Bilbao ETBko fikziozko edukien arduraduna, Javier Garcia de Vicuña nahiz Itziar Gomez Go!azenen bosgarren denboraldiko zuzendariak eta denboraldi horretan parte hartuko duten aktoreak.

Iker Lauroba musikariak sortutako kanta da Zatoz gurekin!, eta haren bideokliparen grabaketa ETBk eta Pausokak ekoiztutako Go!azen telesailaren bosgarren denboraldiaren atarikoa izango da. Izan ere, atal berriak grabatzen asteartean hasiko dira –ez dute zehaztu grabaketak non egingo dituzten–.