Bakardadearen kaperaren historia, bi liburutan

Uztarria.eus 2019ko eka. 14a, 14:19

Dozenaka herritar batu ziren atzo, osteguna, Bakardadearen kaperan, Miren de Miguel ikerlariak Azpeitiko kapera errenazentistaren inguruan argitaratu dituen bi liburuak aurkeztu baitzituen herritarren artean.

Joan den astelehenean aurkeztu zuten Bakardadearen kaperaren historia biltzen duen bertsio dibulgatiboa, eta atzo, bertsio dibulgatiboa ez ezik, De Miguelek kaperaren inguruan egindako tesia biltzen duen liburua ere aurkeztu zuen. Eneko Etxeberria Azpeitiko jarduneko alkatea eta Kepa Susperregi parrokoa ere aurkezpenean izan ziren. Salgai daude bi liburuak Basazabal jauregian; tesia biltzen duen liburuak, hamabost euro balio du eta bertsio dibulgatiboak, berriz, bost euro.