Apustu etxearen aurkako mezuak, hainbat zebrabidetan

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko eka. 13a, 15:10

Elkar-ekin taldeak jakinarazi duenez, apustu etxearen aurkako mezuak agertu dira Azpeitiko hainbat zebrabidetan; irudian ikus daitekeena da horietako bat. Urtebete igaro da Elkar-ekinek apustu etxeen aurkako borrokari ekin zionetik, baina taldeko ordezkariek azaldu dutenez, oraindik ez dira nekatu, eta ekimen berriak prestatzen ari dira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu