Oier Ibargurenek brontzea irabazi du erlojuaren kontrako Gipuzkoako Txirrindularitza Txapelketan

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko eka. 12a, 13:09

Iaz laugarren izan ondoren, podiumera igotzea lortu du aurten 23 urtez azpikoen lasterketan. Hala ere, sentsazio gazi-gozoekin bukatu zuen proba Ibargurenek.

Oier Ibarguren, eskuinean, Aizarnazabalgo sari banaketan.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Atzo arratsaldean jokatu zuten Aizarnabalen aurtengo Gervaisen Oroimenezkoa, elite, 23 urtez azpiko eta junior mailetako erlojuaren kontrako Gipuzkoako Txirrindularitza Txapelketa. Joan den zapatuan Beasaingo Loinaz Saria irabazi ondoren, Oier Ibarguren podiumera igo zen atzo ere: 23 urtez azpikoetan hirugarren postua lortu zuen azpeitiarrak, Xabier Mikel Azparren txapeldunaren eta Mikel Mujikaren ondoren sailkatuta.

Brontzezko dominarekin iaz egindako lana hobetu arren –laugarren tokian sailkatu zen 2018an–, sentsazio gazi-gozoak utzi dizkio Ibargureni atzoko lasterketak. Joan den urteko emaitzarekin “batere gustura ez” zela geratu eta aurtengoa “mimo handiz” prestatu duela azaldu du azpeitiarrak, baina bizikletarekin izandako gorabehera batzuk tarteko, ez zen gustura aritu lasterketan. “Bizikletaren eserlekua lau zentimetro atzeratu behar izan nuen. Entrenatzen erabili dudan postura aldatu beharra izan nuen, ondorioz, eta horrek kalte dezentea eragin zidan. Egitea nahi nuen denboratik nahikoa urruti gelditu nintzen, eta sentsazio txarrarekin, gainera. Hala ere, hirugarren postua lortu nuen eta, bueno”, azaldu du.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu