Julen Egigurenek ekainaren 24an egingo du profesionaletan debuta, Eibarren

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko eka. 12a, 12:37

Julen Egiguren (Azpeitia, 2000) pilotariak datorren ekainaren 24an, San Juan egunez, egingo du profesionaletan debuta, Asperekin. Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko du estreinako partida, Zabaleta bikote duela; horiek Zabalaren eta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Aurrelari azpeitiarrak Uztarria.eus-i azaldu dionez, "oso gustura" dago Zabaletarekin jokatuko duelako: "Jar ziezadaketen bikote onenetakoa da, eta gainera, oso ondo moldatzen naiz berarekin". Gaur-gaurkoz "lasai samar" dago Egiguren debuta dela eta, baina eguna gerturatu ahala, "tentsioa eta urduritasuna" agertuko zaizkiola azaldu du. Aspek gaur jakinarazi ditu Egiguren V.aren debuteko partidaren nondik norakoak, azpeitiarra bere kamisetarekin ageri den argazkia argitaratzearekin batera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu