XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetako kartelen erakusketa ikusgai dago Foru Ibilbidean

Uztarria.eus 2019ko eka. 12a, 13:42

Joan den maiatzean iragarri zuen Azpeitiko Udalak XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetarako kartel lehiaketa, eta lehiaketara aurkeztu diren kartelak ikusgai daude Foru Ibilbideko Udal aretoan. Ekainaren 16ra bitartean egongo dira egileen lanak ikusgai; astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara egongo da aretoa irekita. Guztira, hamabi lan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak uztailean jakinaraziko du saridunaren izena. Kartel irabazlearen egileak 900 euroko diru saria eskuratuko du.