Araba Euskarazerako autobusa antolatu du Ikasberri Ikastolak

Uztarria.eus 2019ko eka. 12a, 11:13

Gasteizen izango da Arabako ikastolen aldeko festa, igandean. Ostirala izango da autobusean joan-etorria egiteko izena emateko azken eguna, eta horretarako aukera izango da egunotan Ikasberriko idazkaritzan. Bidaia hamabi euro ordaindu beharko da.

Datorren igandean Gasteizen egingo dute Arabako ikastolen aldeko Araba Euskaraz festa, eta hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Igandean, anbulatorioaren aurretik aterako da Gasteizera joateko autobusa 09:00etan, eta 18:00etan abiatuko da handik Azpeitira. Ostirala izango da autobusean joan-etorria egiteko izena emateko azken eguna, eta horretarako aukera izango da egunotan ikastolako idazkaritzan; ostiralean 13:00etan itxiko dute izen-ematea. Joan-etorriko bidaia hamabi euro ordaindu beharko da.

Gasteizko Armentia Ikastola arduratu da aurtengo jaia antolatzeaz, eta Gertu da festarentzat aukeratu duten leloa.