San Fermin jaietara ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Uztarria.eus 2019ko eka. 17a, 10:30

Uztailaren 10ean, asteazkena, egingo dute ibilaldia, Iruñeko sanferminetara. Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena.

Urtero bezala, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak irteera antolatu du Iruñeko San Fermin jaietara. Uztailaren 10ean, asteazkena, egingo dute ibilaldia, 08:30ean San Martin egoitzaren paretik abiatuta. Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena; gaurtik uztailaren 4ra bitartean izango da horretarako aukera. Astelehenetik ostegunera, bulegoko orduetan eman ahalko da izena, 10:30etik 12:30era. Ibilaldiaren barruan bazkaria ere sartzea nahi dutenek 35 euro ordaindu beharko dute, eta bazkaririk nahi ez dutenek, hogei euro.