Basazabal jauregian afaria, Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik

Uztarria.eus 2019ko eka. 11a, 12:34

Joan den maiatzean herriko saltokietan Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik, hamar afari bikoitz zozkatu zituen bezeroen artean Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak, eta lehiaketako saridunek Basazabal jauregian izan zuten afari berezi haietaz gozatzeko aukera, zapatuan. Kiruri jatetxeak prestatutako otordua dastatu ahal izan zuten sariaren irabazleek, Naiara Larrañagak apaindu zuen gunea, eta horrez gain, Enekora musikariaren doinuek girotu zuten afaria.

Azpeitia Txartela erabiltzeak sariak irabazteko aukera ematen du hilero: afariak, otarreak... Gainera, saltoki batzuetan deskontuak eskaintzen dituzte hurrengo erosketetarako. Azpeitia Txartela eskuratu nahi duenak Bertan elkarteko saltokietan, elkartearen bulegoan (Enparan kalea, 1-1) edota Rural Kutxako bulegoan (Foru Ibilbidea, 10) nahiz Azpeitia Txartelaren webgunean lor ditzake eskaera-orriak.

(Argazkia: Bertan merkatari elkartea)