Hiru egunetan ospatuko dituzte Nuarbeko festak

Uztarria.eus 2019ko eka. 11a, 12:26

Zapatutik astelehenera bitartean ospatuko dituzte trinidadeak, eta sokamuturrak, erromeriak, herri afariak, umeentzako jolasek eta ekitaldi erlijiosoek hartuko dute auzoa. Ohi bezala, zapatuan autobus zerbitzua izango da Azpeititik Nuarbera joan-etorria egiteko.

Asteburua iristearekin batera ospatuko dituzte Nuarbe auzoan trinidadeak. Aurten, hiru egunetan ospatuko dituzte festak, zapatu arratsaldetik astelehen iluntzera bitartean, eta ohi bezala, ume, gazte zein helduentzat ekitaldiak izango dira hango protagonista.

Zapatuan, 16:00etan hasiko dira trinidadeak, txupinazoarekin, eta ondoren, sokamuturra eta Azpeitiko kantujira taldearekin poteoa egingo dituzte auzoan. Iluntzean, berriz, herri afarira elkartuko dira auzotarrak, eta Elizagoien ahizpekin erromeria giroa izango da afalostean. Hain zuzen ere, herri afarira joan nahi duenak aurrez izena eman behar du Nuarbeko elkartean edo festa batzordearen Facebookeko orrialdera mezua idatzita.

Igandean, berriz, Meza Nagsia egingo dute, eta hura amaitzean, Jose Mari Orbegozo dantza eskolako kideen emanaldia hasiko da. Arratsaldean, berriz, umeentzako saioek hartuko dute auzoa, horientzako puzgarriak eta 3zpa4 taldearen ikuskizuna izango baitira, besteak beste.

Astelehenean, hilaren 17an, amaituko dituzte trinidadeak, eta orduan ere ez da umeentzako ekitaldirik faltako; ume jolasek, horientzako tailerrek eta txokolatadak girotuko dute arratsaldea, eta iluntzean, Laja eta Lutxurdioren erromeriarekin agurtuko dituzte jaiak.

Autobus zerbitzua larunbatean

Ohi bezala, zapatuan autobusak egongo dira Azpeititik Nuarberako joan-etorria egiteko: Azpeititik Nuarbera joateko 16:00etan abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik; eta Nuarbetik Azpeitira joateko, 19:30ean izango da autobusa.

Ikusi festetako egitarau osoa hemen:

Ekainak 15, zapatua

16:00. Txupinazoa.
16:30. Sokamuturra.
19:00. Azpeitiko kantujira taldearekin poteoa.
20:30.
Herri afaria.
23:30.
Elizagoien ahizpak.

Ekainak 16, igandea

12:00. Meza nagusia.
Ondoren.
Luntxa eta Jose Mari Orbegozo dantza eskolako kideen emanaldia.
16:00.
Umeentzako puzgarriak.
18:00.
3zpa4 taldearen emanaldia.
Ondoren.
Izer eta Narbaizarekin erromeria.

Ekainak 17, astelehena

17:30. Ume jolasak, tailerrak etas txokolatada.
Iluntzean.
Laja eta Lutxurdioarekin erromeria.