Jaso dituzte sariak Irurena Group argazki lehiaketaren irabazleek

Uztarria.eus 2019ko eka. 11a, 10:23

Larunbatean jaso zituzten sariak Irurena Group argazki lehiaketaren irabazleek. Lehen aldiz egin dute lehiaketa aurten, eta Pablo Perezek irabazi du txapelketa. Dena den, beste hainbat argazkilarik ere eskuratu dituzte sariak, hala nola Juan Mari Ibarzabalek, Joxean Ulaziak, Angel Olabarriak, Alberto Belokik, Julian Ruizek, Carlos Mediavillak, Valen Garciak, Iñaki Etxenagusiak eta Oscar Bailek. Basazabal jauregian egin zuten ekitaldia, eta sariak banatu aurretik, argazkilariek lehiaketara aurkeztutako argazkien emanaldia eskaini zuten. Izan ere, 24 argazkilarik 139 argazki aurkeztu dituzte sariketara. Honako lotura honetan ikus daitezke sari banaketa ekitaldiko irudi guztiak.

Behin sari banaketa eginda, argazki saridunak ikusgai jarri dituzte Betharrametako aretoan. Hilaren 22ra arte izango dira ikusgai: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.