"Zerrikeria" Azpeitiko kaleetan

Uztarria.eus 2019ko eka. 10a, 15:03

Herritar batek Uztarriari igorritako irudiak dira honako hauek. Perez Arregi plazako irudia da lehenengoa, eta hango edukiontzien inguruan hondakinak pilatuta egoten direla salatu du argazkia bidali duenak. "Herritarrok ezin dugu espaloitik igaro, errepidera irten behar dugu tarte horretatik pasatzeko, are gehiago gurpildun aulkian dabiltzanek edota haur-kotxearekin doazenek". Gaur goizean hartutako irudia da, baina herritarrak salatu du "ohikoa" dela halako "zerrikeria" ikustea Perez Arregiko edukiontzien ondoan. Horixe azpimarratu nahi izan du beheko argazkiarekin ere. Atzo, igandea, Soreasuko pasabidean hartutako irudia da hori, eta bi zabor-poltsa bazterrean utzita ikus daitezke bertan. Herritarrak gogoratu du kaleak "txukun" edukitzea "guztien ardura" dela.