Mike Oldfielden musikarekin jantzi du Tubular Tribute taldeak Soreasu antzokia

Uztarria.eus 2019ko eka. 10a, 14:25

Mike Oldfielden musika, erritmo eta atmosfera dotoreez gozatzen aukera izan zuten herritarrek joan zen ostiralean Soreasu antzokian. Tubular Tribute taldeak taularatu zituen musikari ingelesaren abestiak, eta haren doinuekin girotu zuen bandak antzokia. Han elkartutako dozenaka lagunek Oldfielden doinu ezagunak entzuteko parada izan zuten, eta gogoz jarraitu zituzten Tubular Tribute taldearen abestiak. Vitamin Producciones etxeak antolatu zuen ikuskizuna.

Hona hemen Alberto Belokik ateratako argazkiekin Kulturaz kooperatibak sortu duen bildumako argazki batzuk: