Venezuelaren orainaz eta geroaz hitz egingo du Luis Ugaldek Basazabalen

Uztarria.eus 2019ko eka. 10a, 13:00

Munoandi elkarteak antolatuta, Jesusen Lagundiko kideak hitzaldia eskainiko du gaztelaniaz, asteazkenean, 19:00etan hasita.

Jesusen Lagundia erakundeko kide Luis Ugaldek (Bergara, 1938) hitzaldia eskainiko du etzi, asteazkena, Venezuelako egoera oinarri hartuta. Munoandi elkarteak antolatu du asteazkenerako solasaldia, eta 19:00etan hasiko da haren saioa, Basazabal jauregian. Antolatzaileen esanetan, Venezuelaren "egungo eta etorkizuneko egoeraz jabetzeko giltzarriak" emango ditu hizlariak, gaztelaniaz. 

Filosofia eta Letra, Teologia eta Soziologian lizentziatua eta Hegoamerikako herrialde horretako historia sozialean eta ekonomikoan aditua da Ugalde. Munoandik adierazi duenez, urte askoan Venezuelan bizi izandakoa da bergararra, eta besteak beste, Venezuelako Zientzia Politiko eta Sozialetako Akademiako kidea da, eta hango hainbat egunkarietan ere idazten du.