Ekain aurkitu zutenak omendu dituzte kobazuloaren aurrean

Uztarria.eus 2019ko eka. 9a, 15:24

Atzo 50 urte bete ziren Ekain aurkitu zutenetik, eta kobazuloa aurkitu zutenak omendu dituzte gaur, haitzuloaren sarreran. Hain zuzen ere, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri azpeitiarrei –Antxieta arkeologia taldeko kideak– aitortza egin diete; Albizuri zenaren alargunak, Maria Jesus Arregik, ordezkatu du senarra ekitaldian.

Fernando Arzallus Zestoako Udaleko kultur teknikariak aurkeztu du ekitaldia, eta bertan izan dira Zestoako eta Debako alkateak, Aranzadiko ordezkariak, Antxietako kideak, aldundiko ordezkariak eta Rezabalen eta Albizuriren senitartekoak, beste hainbat herritarrekin batera. Albizuriri eta Arregiri oroigarri bana eman diote, eta loreak jarri dituzte Ekaingo leizearen plakaren ondoan. Segidan, bi omenduek hartu dute hitza, eta esker hitzak baino ez dituzte izan bertaratu diren guztietantzat. Hunkituta agertu dira protagonistak.