Lasaoko Espabilau Eguna, frontoitik kalera

Uztarria.eus | Festak
2019ko eka. 8a, 19:46

Lasaotarrak aurtengo Espabilau Egunaren azken txanpan sartuta daude honezkero, goizean goiz hasi duten egitarau betearen azken zitak betetzeko prest. Kirolean eta jolasean eman dituzte goiza eta eguerdia beren eguna ospatzera elkartu diren lasaotarrek. Aurreko urteetan gehientsuenak frontoian egin izan badituzte ere, aurten festako ekitaldi gehienak aire zabalean egin dituzte, auzo lokalaren kanpo aldean; hantxe egin dute paella lehiaketa ere, eta lokalean bertan egin dute herri bazkaria. Aurten, frontoian, gaztetxoen arteko pilota partidak bakarrik egin dituzte.

Bilduma honetan goizeko eta eguerdiko argazkiak ikus daitezke.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu