Itsasi dantza taldekoek ikuskizun koloretsua taularatu dute

Uztarria.eus 2019ko eka. 8a, 16:12

Itsasi dantza taldeko ikasleek ikasturte amaierako ikuskizuna eskaini dute gaur eguerdian, Sanagustin kulturgunean. Hainbat haur eta gaztetxo igo dira oholtza gainera, eta askotariko dantzak eskaini dituzte: agurra, arku dantza, ikurrinaren dantza... Jende ugari bertaratu da emanaldia ikustera, eta giro polita sortu da.