Hazien inguruko tailerra egingo dute Ekoetxean ekainaren 16an

Uztarria.eus 2019ko eka. 7a, 12:29

Ekainaren 16an, igandea, hazien inguruko tailerra izango da Ekoetxean 6-12 urte bitarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat, eta dagoeneko eman daiteke izena ikastaroan. Tailerra doakoa izango da, eta haziak aletzen eta ereiten ikasteko aukera izango dute gaztetxoek bertan.

Ekoetxeak 6-12 urte bitarteko haurrentzat eta beren gurasoentzat hazien tailerra antolatu du ekainaren 16rako, igandea, eta 11:00etatik 12:30era izango da tailerra. Ikastaro praktikoa izango da, eta gaztetxoenek hainbat modutako haziak desberdintzen ikasteaz gain, haziak nola aletu eta erein ikasi ahal izango dute bertan. Tailerra doan izango da, eta ekainaren 14a baino lehen eman beharko dute interesatuek izena Ekoetxean bertan, edo 943-812448 telefonora deituta. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroan parte-hartzeko plaza mugatuak izango dira.