2019ko santioak eta saninazioak

Bihar egingo da Marea Arroxa eta festak antolatzeko lehen bilera irekia

Uztarria.eus 2019ko eka. 10a, 11:00
2018ko herri bazkariko prestaketa lanak.

Bihar, asteartea, izango da Marea Arroxa antolatzeko lehen bilera 19:00etan plazan. Bilera irekia izango da, eta herritar oro dago bertara gonbidatuta.

Saninazioak iristeko hilabete pasatxo falta da, eta Haujijijai batzordeak dagoeneko jarri du Marea Arroxa eta festak antolatzeko lehen hitzordua; bihar, asteartea, izango da festak antolatzeko lehen bilera irekia, 19:00etan, plazan. Bertan, aurtengo festetako kontzertuak nahiz bestelako ekitaldiak prestatzen hasiko da Haujijijai batzordea, eta herritar oro dago biharko bilerara ekarpenak egitera gonbidatuta.