Tuppersex saioa eta ipuin erotikoak, emakumeak ahalduntzeko bidean

Uztarria.eus 2019ko eka. 6a, 11:38

Inma Merinok eta Virginia Imazek saio berezia eskaini zuten atzo Emakumeen Txokoan. Tuppersex saioa egin zuten hara joan ziren dozenatik gora lagunek; zenbait jostailuren gaineko azalpenak eman zituen Merinok, eta haren esanei laguntzeko, ipuin erotikoak kontatu zituen Imazek. "Sexualitatea plazera sortzeko iturri bat" dela eta, saioaren sustatzaileek esploratzera nahiz esperimentatzera gonbidatu zituzten atzo Emakumeen Txokora joan ziren lagunak. Imazen arabera, ahalduntzeko ariketa bat izan zen saioa. Hala dio clown ezagunak atzo Urola Kostako Hitzak egindako elkarrizketan.