Material birzkilatuekin egindako eskulanak ikusgai, Betharram aretoan

Uztarria.eus 2019ko eka. 5a, 12:51

Iraurgi Ikastetxeko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Lehen Hezkuntzako ikasleek, eta Urola Ikastolako ikasleek egindako eskulanak daude ikusgai Betharram aretoan, eta bihar, osteguna, izango da erakusketa ikusteko azken eguna; 18:00etatik 20:00etara dago zabalik erakusketa. Gaztetxoek material birziklatuak erabili dituzte eskulanak egiteko, eta hainbat artelan ikus daitezke erakusketan; eraikinak, gazteluak, robotak, galaxiak eta plastikozko itsasoa, besteak beste.

Hona hemen erakusketako irudi batzuk: