Gaztetxean Garagardo Festa izango da gaur eta bihar

Uztarria.eus 2019ko eka. 6a, 11:16
Duela bi urte egin zen Garagardo Festako irudia.

Gaur eta bihar, 19:00etatik aurrera, Euskal Herriko hainbat garagardo artisau probatzeko aukera izango da Gatetxean; tartean, Azpeitian ekoiztutako garagardo beltza ere bai. Gaur Gau Mexikarra egingo dute, eta bihar, Gau Irlandarra.

Azpeitiko Gaztetxeak Garagardo Festa antolatu du beste urte batez, eta iazko moduan, aurten ere bi egunetan zabalduko dute gunea. Gaur eta bihar, 19:00etatik aurrera, Euskal Herriko hainbat garagardo artisau probatzeko aukera izango da Gaztetxean; tartean, Azpeitian ekoiztutako garagardo beltza ere bai. Etxeko garagardoa 2,5 euro ordaindu beharko da. Mitika Ingum (ipa), Mitika Lamia (pale ale), Mitika Galtzagorri (amber), Saltus Anabasa (pilsen) eta Saltus Hop Take (neipa), berriz, hiru euro ordaindu beharko dira.

Gaur, osteguna, Gau Mexikarra egingo dute, eta afaltzeko takoak prestatuko dituzte Gaztetxeko kideek. Bihar, berriz, Gau Irlandarra izango da. Hainbat jolas egingo dituzte bi egunetan, hala nola dardoetan eta futbolinean ibiltzeko aukera egongo da. Gainera, askotariko musikaz gozatu ahal izango da bertan.