Mike Olfield musikariaren doinuak eramango ditu Tubular Tribute taldeak Soreasu antzokira

Uztarria.eus 2019ko eka. 3a, 14:02

Ostiralean izango da emanaldia, 22:00etan hasita, eta Olfielden hainbat konposizio entzun ahal izango dira ikuskizunean. Kulturaz.eus webgunean eros daitezke sarrerak aurrez, 18,73 euroren trukean; egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira, Soreasuko leihatilan.

 

Datorren ostiralean Mike Oldfield musikari famatuaren konposizio onenak interpretatzen dituen punta-puntako musikari talde baten ikuskizuna izango da Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Mike Oldfielden kontzertuen estetika, giroa, atmosfera, eta nola ez, musika ekarriko ditu Tubular Tribute taldeak Azpeitira, baita musikariaren gitarra tekniko eta adierazkortasun bikaina ere. Vitamin Producciones etxeak antolatu du emanaldia, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak Kulturaz.eus webgunean, 18,73 euroren trukean. Kontzertuaren egunean ere eskuratu ahal izango dira, 22,69 eurotan, Soreasuko leihatilan.