Soreasuko aparkalekua auto klasikoen bilgune

Uztarria.eus 2019ko eka. 1a, 19:36

Auto klasikoen museoa zirudien gaur arratsaldean Soreasuko lur azpiko aparkalekuak. Izan ere, eguzkiarengandik ihesi-edo, auto klasikoen topaketa bateko kideek ibilgailuak itzaletan aparkatzea erabaki dute. Dozenaka auto ikus zitezkeen bertan, Frantziakoak gehientsuenak.