Astelehenean bukatuko da Ipar Martxa ikastaroan izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko mai. 31a, 18:33

Datorren asteazkenean, ekainaren 5ean, egingo dute Udalak antolatutako saioa. Taldea osatu dela azaldu dute arduradunek, baina oraindik badago tokia.

Taldea osatu da Udalak datorren asteazkenerako, ekainak5, antolatu duen egun bakarreko Ipar Martxa edo Nordic Walking ikastarorako, baina oraindik bada tokia talde horretan, beste norbaitek izena eman nahi badu. Hala jakinarazi dute gaur udal arduradunek; eta gogoratu dute, bide batez, astelehenean itxiko dutela izena emateko epea.

Asteazkenean, 09:15etik 12:15era izango da ikastaroa; igerilekuan elkartu eta handik ekingo diote ibilbideari. Izena eman nahi dutenek igerilekuan bertan egin behar dute, hamabost euroren truke. Informazio gehiago jaso duenak, berriz, koz@azpeitia.eus helbidera mezua idatzi edo 688 845 119 telefono zenbakira deitu dezake.